XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tonbako trikuharria

(436 m) - Sara (57. argazkia).

Sarako usotegiak deitutako dorrearen Mendebaldetik 400 metrotara, Tonbako errekaren goialdeko mazela batean, 8 metro diametroko tumulu harritsu bat ikus daiteke, erdian hilgela bat daukana, E-HEra orientatua.

Salbapen indusketa bat egin zen bertan, 1987an (Y. Chevalier), baina ez zen ostilamendurik batere aurkitu.

Eta datapenik ere ezin egin ahal izan zen.

Larria 1eko trikuharria

(420 m) - Sara (58. argazkia).

Sarako usotegietako dorretik 50 bat metrotara eraikia da, Iparraldetik, azpialdeko xelaigune batean.

Hilgela, Era bidatua, lau harlauzaz osatua da, bi etzanik daudelarik.

7 m diametroko tumulu harritsu batean ageri da.

Larria 1 - Iparreko trikuharria

(420 m) - Sara (58. argazkia).

Aitzinekotik 10 metrotara ageri da.

Tumulua, doi-doia ageri den peristalito batez inguratua da eta hilgela bat dauka, osoki suntsitua, I-IEra bidatua, hiru harlauza bakarrik dauzkalarik oraino agerian.

Larria 2ko trikuharria

(450 m) - Sara.

Usotegi dorretik 60 bat metrotara dago, hegoaldera.

Hilgela arras gainazpikatua izana da.

Harlauza bakar bat baizik ez da gelditzen, Era orientatua, 8 bat metro diametroko tumulu harritsu ongi ageri den batetik jalgitzen dena.

Atermingo trikuharria

(340 m) - Sara (50. argazkia).

Izen bereko ordokian dago, Urio errekaren eskuinaldea segituz doan bidearen Ekialdean.

Gres arrosazko 3 harlauza ederrek mugatzen dute IE-HMra orientatua den hilgelaren hondakina, 8 metro diametroko tumulu harritsu batez inguraturik dagoelarik.

Lapitzeta Mendebaldeko trikuharria

(310 m) - Sara (60. argazkia).

Izen bereko ordokian dago, Atxuria mendiaren Iparraldeko mazelan.

Jarraian dauden hiru trikuharrietarik Mendebaldekoena da, Sarako Harpeetara gora doan bidearen goialdean.

Zortzi metro diametroko harrizko tumulu bat da, erdian bi harlauza handi dauzkana, EMrako ardatza daukan hilgela baten hondakinak mugatzen dituztenak.

Estalkitako harlauza handia, gres arrosazkoa, Kanbon hilarri bat egiteko hartua izana omen da...

Lapitzeta Ekialdeko trikuharria

(310 m) - Sara (60. argazkia).

Aurrekotik 16 metrotan dago, Ekialdera.

Hilgelako harlauza bat baizik ez da geratzen, metro bat luzekoa, 7 metro diametroko tumulu harritsu baten erdigune apalduan.

Argaineko trikuharria

(330 m) - Sara (61. argazkia).

Aitzinekotik 100 bat metrotan, airez, E-HEra eta artzain-bidearen Era, 11 m diametroko tumulu harritsu bat ikus daiteke, E-IEra orientatua den hilgela bat erdian, osoki hustua izana eta oraino zutik dauden hiru harlauzaz mugatua.